Udazkenetik bueltan da Distira argazki elkarteak antolatzen duen lehiaketa soziala. Elkarteko bazkideek har dezakete parte jarduera horietan, eta hilero gai jakin baten inguruan atera behar izaten dituzte beraien lanak.
Urtarrileko lehiaketan Kostaldeko paisaia erakusketa luzean izan dute gaia, eta guztira hogei lan aurkeztu dituzte. Irabazlea, Ivan Rodriguez izan da, eta hirugarren saria ere berak eskuratu. Bigarren saria, berriz, Fernando Martinek jasoko du.
Hemen ikus daitezke urtarrileko lehiaketara aurkeztutako lan guztiak, baita aurreko hilabetetako lehiaketetako argazkiak ere.