Monica Rubio Ortegak irabazi du inauterietako kartel lehiaketa

Juan Luis Romatet 2026ko urtarrilaren 30a

Inauterietako kartel lehiaketako irabazlea. (Monica Rubio Ortega)

Lehiaketa irabazi duen kartela erabiliko du Udaleko Kultura Sailak inauterietako egitaraua iragartzeko. Aurkeztutako lanak Alondegiko sarreran erakutsiko dituzte otsailaren 5etik aurrera, eta han boto gehien jasotzen dituen irudiak irabaziko du herritarren saria.

Monica Rubio Ortegaren irudi koloretsuak irabazi du inauterietako kartel lehiaketa. Aipatu irudia erabiliko du Udaleko Kultura Sailak otsailaren erdi aldera ospatuko diren jaietako egitaraua iragartzeko. 

Lan saritua, lehiaketara aurkeztutako lan guztiekin batera, Alondegia kultur etxeko sarreran erakutsiko dute otsailaren 5etik 16ra bitartean. Bisitariek gogokoen dituzten lanen aldeko botoa emateko aukera izango dute. Boto gehien jasotzen dituen kartelak irabaziko du lehiaketako herritarren saria. Gertu merkatarien elkarteak emandako 50 euroko erosketa txartela izango da, herriko saltokietan erabiltzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide