Sarrerak geratzen dira 'Go!azen'-en kontzertuko bigarren emanaldirako

Juan Luis Romatet 2026ko urtarrilaren 31

Go!azen telebista saiotik abiatutako musika taldeak bi kontzertu emango ditu otsailaren 8an, Zumaienan. Lehen emanaldirako sarrera ahitu dira dagoeneko, baina bigarrengorako oraindik geratzen dira.

Telebista saiotik abiatuta, agertokietarako emanaldi ere bihurtu da Go!azen telesaila, eta horren bi pilula izango dira otsailaren 8an Zumaiena aretoan. Go!azen kontzertuen bi emanaldi izango dira aipatu egunean, arratsaldean: 17:00etan izango da lehena eta 19:00etan bigarrena. 

Iazko abenduaren hasieran jarri zituzten sarrerak salgai, eta zapatuko lehen emanaldirako sarrerak dagoeneko ahituta daude. Bigarrengorako oraindik sarrerak geratzen direla azaldu du Udaleko Kultura Sailak. Internet bidez eskuratu daitezke, sarrerakzumaia.eus webunean, 10,60 euroan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide