Portutxiki kantina kudeatzeko proposamenak aurkez daitezke jada

Maria Maya Manterola

Portutxiki kantina, artxiboko irudian. (Guka)

Otsailaren 5a artean aurkeztu ahal izango dira proposamenak. Santiago hondartzako kantina zerbitzuaren kudeaketa bermatu nahi du udalak kontratu horrekin.

Zumaiako Santiago hondartzan kokaturiko Portutxiki kantina kudeatzeko zerbitzuaren lizitazio epea datorren astean amaituko da, udalak jakinarazi duenez. Beraz, interesa dutenek otsailaren 5eko 15:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte beren proposamenak. 

Kontratu horrekin Santiago hondartzako kantina zerbitzuaren kudeaketa bermatu nahi du udalak. Prozedura irekiaren bidez kontratatuko da, ohiko izapidez.

Kontratatzailearen profilean topa daiteke informazio gehiago.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide