Kalera itzuliko da Korokoiak taldea, Sasi ageda eskearekin

Maria Maya Manterola 2026ko urtarrilaren 31

Korokoiak Sasi Ageda kalejiran. (Maria Maya Manterola)

"Eske erronda kalekumea" antolatu du Korokoiak taldeak beste urte batez otsailaren 4rako. Arratsalde partean aterako dira, eta kalez kale, zenbait geldialdi egingo dituzte bidean.  

Korokoiak abesbatzak Sasi Ageda kalejira egingo du aurten ere. Izan ere, "eske erronda kalekumea" antolatu dute otsailaren 4rako, makilak eskuan hartu, eta kopla zahar eta berriekin neguko hotza lagun artean epeltzeko. 

18:30ean hasita, Victoriano Arrate etorbidean, Gernika parkean eta Kupela plazan abestuko dute; eta Kofradian eta Amaia plazan amaituko dute kalejira. Jarduera irekia dela azaldu dute Korokoiak taldekoek, eta esan dute ongi etorriak izango direla bertsotarako gogoa nahiz kantu berriak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide