Gaur da Itsasne Zubiriren erakusketa bisitatzeko azken eguna

Maria Maya Manterola 2026ko otsailaren 1a

Bisitaria Itsasne Zubirik Alondegian duen erakusketan. (Juan Luis Romatet)

Itsasne Zubiri artista sondikoztarraren lanak gaur bisitatu ahal izango dira azkenekoz Alondegiko Oxford aretoan. Darahliren erakusketak hartuko du lekukoa.

Itsasne Zubiri margolariaren Ume begia erakusketa dago egunotan ikusgai Alondegiko Oxford aretoan. Bertan, hiru bilduma desberdin erakutsi ditu artista bizkaitarrak: Ume begia bera, Fantastikoa, eta zuri-beltzezko marrazkiak. 

Erakusketa bisitatzeko azken eguna gaur da. Oxford aretoa 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara zabalduko dute, hain justu ere. Datorren astetik aurrera Darahli elkartearen erakusketak hartuko du lekukoa, Alondegiko aretoan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide