Euskal musika talde eta abeslariei aukera ematen die Realak etxean jokatu behar duen partida baten atarian abesti bat jotzeko. Urteagak otsailaren 22an joko du Donostian, Keler espazioan.
Tokiko talentua sustatzea du helburu ekimenak, eta horrekin batera maketa lehiaketa ere antolatzen du. Finalisten artean dago Ainhoa Urteaga abeslari eta musikari zumaiarra. Bere aldeko botoa emateko aukera hemen dago.