Joan den ostiralean Zumaiako Estaños Matiena enpresan izandako lan heriotza salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur goizean, LAB, ESK, STEILAS, EHNE, Etxalde eta Hiru sindikatuek deituta. Patronalak eta instituzioek hiltzen gaituzte zion pankartaren atzean elkarretaratu dira dozenaka langile, 32 urteko lankidearen heriotza salatzeko. Arratsaldean, 19:00etan, beste elkarretaratze baterako deia egin dute.