Dozenaka lagun bildu dira gaur iluntzean Saregile plazan, pasa den ostiralean Estaños Matiena enpresan izandako lan heriotza gaitzesteko asmoarekin. 32 urteko behargin bat hil zen urtarrilaren 30ean Zumaiako Joxe Mari Korta industrigunean lan istripu larrian, pieza handi batek kolpatu eta gero.
Eguerdian egin dute lehen elkarretaratzea, faktoriaren aurrean. Ordu erdiko kontzentrazioa egin dute orduan, sindikatuek deituta. Arratsaldean, eguneko bigarren elkarretaratzea egin dute, kasu horretan, LAB sindikatuak deituta. Goizean egin bezala, sendutako beharginaren lankideek eraman dute Lan istripu gehiagorik ez. Prekarietatea hiltzailea lema zuen pankarta. Hildako lankidearen omenezko txalo zaparradak eman dio amaiera heriotza hura gaitzeseko antolatutako ekintzari.