Udalak eta herriko eragileek ekitaldiz betetako bost eguneko egitaraua antolatu dute inauterietarako. Hurrengo asteko ostegunean, hilak 12, hasiko da mozorroen festa Zumaienako DBHko ikasleen pailazo ikuskizunarekin, eta atzetik, urteroko kalejira egingo du Musika Eskolak. Musika Bandaren laguntzaz, herriko kaleak zeharkatuko dituzte, Olinpiar Jokoak gaitzat hartuta.
Ostiral eguerditik haurrera kalejiran aterako dira herriko ikastetxeetako haurrak, eta astelehenera bitarte, mozorro lehiaketez, Astindu dantza elkartearen kalejiraz, musikaz, zinemaz nahiz pailazoen emanaldiez gozatzeko aukera izango dute herritarrek.
Hona hemen inauterietako egunetako egitaraua, osorik:
Inauteriak Zumaian
Otsailak 12, osteguna
17:00. DBHko ikasleen pailazo ikuskizuna Zumaiena aretoan: Zein bereziak garen!
18:30. Komentuan hasita Musika Eskola eta ZUMB-Musika Bandaren Inauterietako kalejira: Lau urtaroak.
Otsailak 13, ostirala
Eguerdian eta arratsaldean, herriko ikastetxeen kalejirak.
Otsailak 14, larunbata
12:00. Eusebio Gurrutxaga plaza, Astindu dantza elkartearen dantza kalejira.
12:00-14:00. Kofradiako plazan hasita, familian Zumai txaranga salto eta dantza! herriko kaleetan zehar.
17:00. Eusebio Gurrutxaga plazan, inauterietako mozorro festa.
18:00. Eusebio Gurrutxaga plazan, haurren mozorro lehiaketa.
18:30. Herriko kaleetan zehar, kalejira Hamarru elektrotxarangarekin.
18:30-21:00. Oxford aretoan, argazki txokoa.
22:00. Kofradiako plazan, diskoteka.
Otsailak 15, igandea
12:00-15:00. Aitzuritik hasita, Beti Jai Fanfarrearen kalejira herriko kaleetan zehar.
17:00. Aita Mari aretoann, zine emanaldia: Los exploradores.
Mozorro lehiaketak
Haurren lehiaketa
18:00etan Eusebio Gurrutxaga plazan.
- Hiru sari: banaka/bikote onena, taldeka 1-8 urte, taldeka 9-16 urte
- Izen-ematea 17:00etan, plazan bertan.
- Lehiaketarako musika berezi bat eskatu nahi bada, izen-ematean ekarri beharko da.
Heldu eta gazteen lehiaketa (16+ urte).
18:30-21:00. Argazki Txokoan.
- Herritarren sariak (banakakoa edo bikotea 80 euro eta taldea 200 euro, Gertu elkartearen eskutik).
Otsailak 16, astelehena
15:00 eta 17:30. Zumaiena aretoan, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoen ikuskizuna: Zerua lapurtu digute.
17:00-19:30. Ludotekan, inauterietako festa LH4-6 bitarteko haurrentzat.