Eduki babestua

Ate irekien jardunaldiak eta bisita pertsonalizatuak, Zumaiena Ikastola ezagutzeko

Erredakzioa 2026ko otsailaren 4a

Haur eskolatik hasi eta Batxilergorainoko hezkuntza-ibilbidea eskaintzen du Zumaiena Ikastolak, hau da 0tik 18ra bitartekoa, eta 2026-2027 ikasturterako matrikulazio epea zabaldu du.

2026-2027 ikasturterako matrikulazio epea zabalik da dagoeneko, eta interesatuek otsailaren 13ra arte dute matrikula egiteko aukera. Horregatik, Zumaiena Ikastolak ate irekien jardunaldiak eta bisita pertsonalizatuak antolatu ditu hezkuntza proiektua ezagutarazteko. Ate irekien jardunaldia larunbatean, otsailak 7, antolatu ditu. Euskarazko bisita 10:00etan hasiko da, eta 11:00etan, berriz, gaztelaniaz egingo dute.

Bestalde, ikastola ezagutzeko interesa duten familiek bisita pertsonalizatuak egin ahalko dituzte, aurrez adostutako egun eta orduan. Horretarako, hitzordua adostu nahi dutenek 943-86 04 62 telefono zenbakira deitu beharko dute. Haur eskolatik hasi eta Batxilergorainoko hezkuntza-ibilbidea eskaintzen du Zumaiena Ikastolak, hau da 0tik 18ra bitartekoa. Eta ikastetxeko arduradunek agertu dutenez, "larunbat goizeko ate irekietan hezkuntza proiektu osoa azalduko badugu ere, 10:00etako eta 11:00etako bilerak HHko haurren familiei zuzenduta egongo dira gehienbat. Hori horrela izanda, beste etapa bati buruzko informazioa nahi duten familiei hitzordua eskatzea gomendatzen diegu, bai larunbaterako, baita asteko beste edozein egunetarako ere".

Informazio gehiago nahi duenak www.zumaiena.eus webgunea edota ikastolako sare sozialak bisitatu ditzake.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide