Internetez eros daitezke Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren emanaldiko sarrerak

Maddi Txintxurreta

Hainbat lagun Oxford aretoan, hilaren 16ko emanaldirako sarrerak erosteko zain.

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoek otsailaren 16an eskainiko duten emanaldirako sarrerak sarrerakzumaia.eus atarian jarriko dituzte salgai 10:00etatik aurrera. 

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoek otsailaren 16an eskainiko duten Zerua lapurtu dute ikuskizunerako sarrerak sarrerakzumaia.eus atarian egongo dira salgai 10:00etatik aurrera. Sarrera bakoitzak 6,5 euroko kostua izango du.

Atzo arratsaldean aurrez aurreko salmenta egin zuten Oxford aretoan, eta hainbat lagun hurbildu zen pailazoen inauterietako emanaldirako sarrerak erostera. Inauterietako astelehenean eskainiko dute ikuskizuna Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoek, 17:00etan Zumaiena aretoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide