2026/02/07 10:00-20:00

Azoka

Neguko azoka

Neguko azoka
Zumaia, Zumaia

Herriko 26 saltokik beren produktuak kalera aterako dituzte 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Bestelako ekitaldiak ere izango dira: 11:00etatik aurrera haurrentzako talo tailerra eskainiko dute Amaiako plazan; 12:00etan Nagore eta Ander trikitilariak izango dira kalean; 16:30ean puzgarriak jarriko dituzte Eusebio Gurrutxaga plazan, eta Argizko unikornioen kalejira egingo dute 18:00etan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide