Inauterien hasiera ospatzeko, Beheko Plaza erretiratuen eta pentsiodunen elkarteak merienda eskainiko die ostegun arratsaldean Hogarreko tabernara hurbilduko diren bazkideei. Zehazki, torradak eta ardo zuria banatuko dituzte 18:00etatik aurrera, eta bazkideei "sorpresa txiki bat" ere emango dietela jakinarazi dute elkarteko kideek.