Sasi Ageda eskean atera da Korokoiak herriko kaleetara

Juan Luis Romatet 2026ko otsailaren 5a

Santa Ageda bezpera izan zen atzo, eta beste urte batez kalera atera zen Korokoiak abesbatza. Santa eskea egin beharrean, Sasi Ageda eskea egin zuten koroko kideek. 

Koplak abesteko eguna izan zen atzokoa Euskal Herriko hainbat herritan. Zumaian ere, abesbatza desberdinak atera ziren kalera Santa Ageda bezperan –Bertso Eskolako lagunak eta Oikiako bizilagunak igandean aritu ziren baserriz baserri kantuan–. Eguerdian, esaterako, herriko ikastetxeko ikasleak aritu ziren koplatan ikastetxeen bueltan eta inguruko kaleetan. 

Arratsaldean Korokoiak abesbatzaren txanda izan zen, eta santa eskean atera beharrean, sasi Ageda eskean egin zuten, duela bi urte egin zuten bezala. Egun horretako abestiek duten kutsu elizkoia kendu, eta ukitu aldarrikatzailea eman nahi izan diete. Victoriano Arrate etorbidean egin zuten lehen kantu saioa, eta handik herrigunera joan ziren koplatan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide