Bakarrizketa umoretsua eskainiko du Gurutze Beitiak gaur Emakumeon Etxean

Juan Luis Romatet

Gurutze Beitia.

Yo y mis circustancias izeneko bakarrizketarekin izango da aktore bilbotarra Emakumeon Etxean. Saioa gaztelaniaz izango da. 

Bakarrizketei txanda egingo diote gaur Zumaiako Emakumeon Etxeko programazioan. Gurutze Beitia izango da gaur Zumaian, Yo y mis circunstancias izeneko bakarrizketa umoretsuarekin. Saioa 18:30ean hasiko da, eta gaztelaniaz izango da. 

Sinopsia

Denok egingo diogu aurre bizitzako une harrigarri bati: zahartzen ari zarela konturatzen zarenean! Adinekoekin lotzen zenituen eta zuri pasatzen ari zaizkizun sintomak. Aldaketa fisikoak, izaerazkoak, harremanetako aldaketak eta lentzeria.

Gidabaimena, IAT eta tailer batean izandako esperientziak, hanka-sartzeak, aseguruak, publizitatea... Hori guztia umore handiz, bizirauteko gida praktiko bat aurkezten dizuet.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide