'Aida y vuelta' filma emango dute Aita Marin datozen egunetan

Maddi Txintxurreta 2026ko otsailaren 6a

Gaurtik astelehenera, Aida y vuelta pelikularen lau emanaldi eskainiko dituzte Aita Mari aretoan.

Asteburu honetan Aida y vuelta umorezko filma ikusteko aukera egongo da Aita Mari zinema aretoan. Paco Leonek zuzendutako pelikulak Espainiako telebistan bederatzi urtez eman zuten Aida telesaileko grabaketa egun baten fikziozko kontakizuna egiten du. Telesail horretan parte hartu zuten aktoreak dira pelikulako protagonistak, besteak beste, Miren Ibarguren, Carmen Machi, Eduardo Casanova eta  Pepe Viyuela.

Filma gaurtik astelehenera bitartean emango dute, 19:30ean, eta sarrerak aurrez erosi ahal izango dira, hemen

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide