Jaioak hiltea zor diskoa aurkezteko Euskal Herrian egiten ari den biraren baitako kontzertua eskainiko du TOC taldeak gaur, 21:00etatik aurrera, Torreberri Gaztetxean. Mungiako taldearekin batera, Aramu igoko da Gaztetxeko oholtzara. Emanaldiak hasi aurretik 50 sarrera salgai jarriko dituztela iragarri dute antolatzaileek.
Mungiako taldeak 2024ko abenduan eman zuen bere bigarren lana, Jaioak hiltea zor. Iazko martxoan MIN sarietarako izendapena jaso zuen, euskarazko album onenaren kategorian.