'Go!azen' telesaileko protagonistek bi kontzertu emango dituzte gaur Zumaienan

Maddi Txintxurreta

'Go!azen' saioko aktoreak.

Go!azen telebista saioko protagonistek osatzen duten musika taldeak bi kontzertu emango ditu gaur, Zumaienan. Lehen emanaldirako sarrera agortuta daude, baina bigarrengorako oraindik geratzen dira.

Telesaila ez ezik, kontzertuak ere eskaintzen dituzte Go!azen taldeko kideek, eta bi emanaldi eskainiko dituzte gaur Zumaiena aretoan. 17:00etan hasiko da lehenengoa, eta 19:00etan bigarrena. 

Iazko abenduaren hasieran jarri zituzten sarrerak salgai, eta zapatuko lehen emanaldirako sarrerak dagoeneko agortuta daude. Hala ere, bigarren kontzerturako oraindik sarrerak geratzen dira oraindik, eta sarrerakzumaia.eus webgunean eskura daitezke, 10,60 euroan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide