Torreagako promozioan egingo dituzten babes ofizialeko etxebizitzetarako izen ematea pasa den astean itxi zuten, urtarrilaren 30ean, hain zuzen, eta gaur eman dute aditzera onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda. Alkate dekretuak honako informazioa jasotzen duela eman du jakitera udalak.
- Onartuen zerrenda: Izen-abizenak / Etxebideko espediente zenbakia / Bizikidetza-unitatea osatzen duen kide kopuruaren araberako zenbakiak (1, 2 edo 3).
- Ez onartuen zerrenda: NAN zenbakia / Etxebideko espediente zenbakia / Baztertzearen arrazoia.
Horiekin batera, etxebizitza egokituetan izan ziren onartuen eta baztertuen zerrendak ere zabaldu ditu udalak. Hemen ikus daiteke azken hura.
Behin erreklamazioak aurkeztuko epea amaituta, eta haiek aztertu eta gero, behin betiko zerrenda argitaratuko dute, eta horrekin batera zozketako deialdia ere zehaztuko dute. Zozketa notario aurrean egingo dute. Lehenbizi egokitutako etxebizitzen zozketa egingo dute, eta haren ondoren kupo orokorrekoak.
46 etxebizitza babestu
Torregako promozioan Babest Ofizialeko 46 etxebizitza egingo dituzte. Eraikiko dituzten etxe horietatik 43 kupo orokorrekoak dira —12 hiru logelakoak eta 31 bi logelakoak—, eta beste hiru etxebizitza egokituak izango dira —bi logelakoak—, Azken horiek mugikortasun urriko pertsonentzat gordetako dituzte. Etxebizitza guztiek garajea izango dute, eta batzuek trasteroa ere bai, udalak jakitera eman duenez.