Santelmoak 2026

Santelmoak antolatzeko bilera irekia deitu dute astearterako

Maddi Txintxurreta

Herritar saldoa danborra jotzen, iazko santelmoetan. (Julene Sorarrain)

Ostegun honetan hasiko diren Inauterietako ospakizunak hastear badaude ere, apirileko bigarren eta hirugarren astean izango diren San Telmo jaiei begira dago jada udaleko Kultura Saila. 

Zumaiako Udaleko Kultura Saila dagoeneko santelmoei begira jarri da. Oraindik ez dira Inauteriak heldu, baina San Telmo jaiak antolatzeko lehenengo bilera deitu du jada. Otsailaren 10an egingo dute bilera, asteartez, 18:30ean hasita, Komentuko Frantziska Labaien bilera gelan.

"Jaiak beti lankidetzan antolatu izan ditugu, herriko elkarteen parte hartzerik gabe ez baititugu ulertzen, eta aurten ere zuekin partekatu nahi dugu udalak Santelmoekiko egindako hausnarketa eta dugun proposamena", adierazi du udalak. Helburu horrekin deitu du astearteko bilera.

Santelmoak aurten apirilaren 10etik 19ra ospatuko dira Zumaian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide