Urteko batzar orokorra egingo du Beheko plaza elkarteak otsailaren 26an

Maddi Txintxurreta 2026ko otsailaren 9a

Hogarreko eraikina, Beheko Plazan.

Beheko Plaza elkarteak urteko batzar orokorra egingo du otsailaren 26an, Hogarreko bigarren solairuan. Batzordeko kideen karguak berrituko dituzte batzarrean.

Beheko Plaza elkarteak 2026ko urteko ohiko batzar orokorra egingo du hilaren amaieran. Zehazki, otsailaren 26an izango da, Hogarreko bigarren solairuan; 17:30ean da lehen deialdia, eta 18:00etan bigarrena.

Ondorengoa da bilkurako aztergaien zerrenda: 

  • 1. Lehendakariaren agurra.
  • 2. Aurreko batzarreko akta irakurri eta onartzea, bidezko bada.
  • 3. Diruzaintzako txostena.
  • 4. Idazkaritzaren txostena.
  • 5. Batzordeko kideak berritzea.
  • 6. 2026rako jardueren proposamena.
  • 7. Galdera-eskaerak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide