Zumaiarren bost ontzi lehiatuko dira bihar batel ligako bosgarren jardunaldian

Julene Sorarrain

Zumaiarrak bateletan artxiboko irudian. (Telmo Deun)

Bihar goizean jokatuko dute Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren jardunaldia, 10:30ean hasita, Pasaian. Erlojupeko estropada izango da, lau kaletara, eta Zumaiak bost ontzi uretaratuko ditu infantil, promesa eta jubenil mailetan.

Telmo Deun arraun elkarteko gaztetxoek Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren jardunaldia jokatuko dute bihar goizean Pasaian (Gipuzkoa), 10:30ean hasita. 

Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatutako hitzordua erlojupeko estropada izango da, lau kaletara, eta Zumaiak guztira bost ontzi uretaratuko ditu, bana infantil neska eta promesa mistoetan, bi promesa nesketan, eta beste bat jubenil mutiletan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide