Amaitu dituzte Arritokieta kaleko lanak

Juan Luis Romatet 2026ko otsailaren 6a

Arritokieta kalea, behin lanak amaituta. (Juan Luis Romatet)

Komentuko lorategira eramaten duen ate aurreko galtzada harriak aldatu dituzte.

Bihar zabalduko dute Komentua Kulturguneko lorategia. Eguerdiko 12:00etan egingo dute inaugurazio ekitaldia, eta, besteak beste, San Pedro Abesbatzaren saioa eta Iñigo Segurolak gidatuko duen bisita izango dira ekitaldiko inaugurazioaren barruan. Bertan parte hartzeko aurrez izena eman behar zuten herritarrek.

Bihar eguerdiko ekitaldirako amaitu dituztenak Arritokieta kaleko lanak dira. Pasa den aste hasieran abiatu zituzten, eta duela gutxi bukatu ere. Lan horien barruan, Komentuko lorategira eramaten duen ate berri aurreko galtzada harriak aldatu dituzte; aurretik zeudenak kendu, eta haien ordez hori kolorekoak jarri dituzte, kale horretako espaloian dauden antzerakoak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide