Zumaiako Pilota Elkarteko bost palista arituko dira Euskal Pilota Egokituko zirkuituan

Juan Luis Romatet 2026ko otsailaren 7a

Gipuzkoako irekia jokatuko duten bost palistak, Maider Eskisabel eta BeƱat Lizeagarekin. (Utzitakoa)

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan txapelketa bana jokatuko dute. Gipuzkoako irekiko kanporaketak martxoaren 22an jokatuko dituzte Lasarte-Orian, eta finala apirilaren 12an Zumarragan.

Pilota egokituak urrats garrantzitsua emango du aurten. Atzo aurkeztu zuten Bilbon Euskal Pilota Egokitua Zirkuitua-EITB Saria. Delako zirkuitua hiru irekiz edo txapelketaz osatuko da, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bana.

Bizkaiko irekiak emango dio hasiera euskal zirkuituari, otsailean, eta ondoren Gipuzkoakoak hartuko du lekukoa; martxoa eta apirila artean jokatuko dute bigarren ireki hori. Arabakoa, berriz, uda ostean jokatuko dute, iraila eta urria artean.

Txapelketa bakoitza bi jardunaldiz osatuko da: lehendabizi, kanporaketak jokatuko dituzte, eta ondoren finalak. Gipuzkoako irekiari dagokionez, kanporaketak Lasarte-Orian jokatuko dituzte martxoaren 22an, eta finala Zumarragan apirilaren 12an. 

Zumaiako Pilota Elkartea bost palistak ordezkatuko dute Gipuzkoako irekian: Leire Esnal, Luis Zulaika, Jurdan Arakistain, Josu Eskisabel eta Unax Gurrutxaga. Bostak ere Bilbon egindako ekitaldian izan ziren atzo. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide