Zartaginen tintin hotsak entzun dira herriko kaleetan

Juan Luis Romatet 2026ko otsailaren 8a

Haize hotzari aurre eginez, kaldereroek desfilea egin zuten herriko erdiguneko kaleetan zehar. Txarangaren doinuek lagunduta, kolorea, dantzak eta tintin hotsekin girotu zuten iluntzea.

Datorren asteburuan ospatuko diren inauterien atariko ekitaldia egin zuten atzo iluntzean Zumaian. Haize hotzari aurre egin, eta haurrek zein helduek osatutako talde jendetsuak kaldereroen kalejira egin zuten herriko kaleetan zehar. 

Odieta pilotalekuan elkartu ziren desfilean arituko ziren lagunak, 19:30ean, eta handik abiatu zuten kalejira. Ez ziren falta izan erreginak eta hartza, eta noski, zartaginak kolpatzean ateratako tintin hotsak. 

Erribera kalea zeharkatuta, eta bidean geldialdiak eginda dantza egiteko, Ondartxo plazara heldu ziren, eta han amaitu zuten kaldereroek desfilea, aurtengoari dagokionez. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide