Bigarrengo eta hirugarrengo postu bana lortu ditu Zumaiak batel ligako jardunaldian

Juan Luis Romatet

Batelak, pasa den asteburuan Zumaian jokatutako jardunaldian. (Maria Maya Manterola)

Pasaian jokatu zuten atzo goizean Gipuzkoako batel ligako bosgarren jardunaldia. Promesatan eta jubeniletan lortu ditu Zumaiako arraun elkarteak emaitza onenak.

Pasaiako badiak hartu zuen atzo Gipuzkoako batel ligako bosgarren jardunaldian. Goizeko 11:00etatik aurrera aritu ziren ontziak lehian.

Zumaiako Telmo Deun arraun ellkarteak bost ontzi eraman zituen hitzordu horretara. Infantil neskatan, Zumaia seigarren izan zen. Promesa mutiletan, berriz, Zumaiak aurkeztutako talde mistoa hirugarren izan zen. Promesa neskatan zazpigarren egin zuen Zumaia A batelak eta hamabigarren B ontziak. Zumaiako klubarentzat emaitza onena jubenil mutiletan lortu zen, bigarren sailkatu baitzen batel gorria. 

Donostian jokatuko dute datorren larunbatean, hilaren 16an, ligako seigarren jardunaldia. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide