Garaipen garrantzitsua lortu du Kbik Euskal Ligako jardunaldian

Juan Luis Romatet

Kbi A-ko jokalariak, atzo Hogarrean jokatutako jardunaldian. (Kbi xake kluba)

3 eta 1 emaitzarekin gailendu zitzaion atzo Arrasate taldeari Euskal Ligako jardunaldian. Sailkapenean hirugarren postura igo dira zumaiarrak.

Euskal Ligako lehen mailako bosgarren jardunaldia jokatu zuten atzo arratsaldean. Kbi xake klubeko A taldeak etxean jokatu zuen Arrasateren aurka, eta garaipen garrantzitsua erdietsi zuen. Berebiziko garrantzia zuen atzoko norgehiagoka irabazteak, sailkapenean aurkari zuzena zelako Arrasateko taldea. Azkenean, 3 eta 1 emaitzarekin irabazi zuten zumaiarrek. Bosgarren jardunaldi horretan Oier Sarasketa, Juan David Becerra, Paulo Alberdi eta Aimar Alvarez aritu ziren Kbiren A taldean. 

Bost jardunaldi jokatuta, Kbi A taldea sailkapenean hiru garren postura igo da. Gros B eta Santurtzi ditu gaur egun aurretik. 

Gipuzkoako Ligako bigarren mailan dabilen Kbiren B taldeak ezin izan du pasa den jardunaldian garaipenen bidetik jarraitu, 2,5 eta 1,5 emaitzarekin galdu ondoren Salto Bidasoa C taldearen aurka. Fermin Lauroba, Oscar Aizpurua, Iñaki Arrieta Andoni Harys Palawo aritu dira larunbatean Zumaiako klubarekin. 

Porrot honen ondoren, sailkapeneko burua galdu dute zumaiarrek. Astigarraga B-k jarri da lider, 13 punturekin, eta bigarren da Kbi B, puntu bat gutxiagorekin. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide