Odieta kalea itxiko diete bihar, autoei zein oinezkoei

Juan Luis Romatet 2026ko otsailaren 9a

Erkibeko lorategian egiten ari diren lanak. (Juan Luis Romatet)

Erkibeko lorategian egin behar dituzten lan batzuengatik itxiko dute Foronda kultur etxe azpitik igarotzen den errepidea. Goizeko 08:00etatik 16:30era arte egongo da itxita, autoentzako sein oinezkoentzako.

Aurrera doaz Erkibe etxe aurreko lorategiak eta Eusebio Gurrutxaga plazak bat egiteko lanak. Aipatu lorategian egiten ari diren lanak Odieta kalea ixtera behartuko dute bihar. Hala, bihar, asteartea, Foronda kultur etxe azpitik igarotzen den bidea autoentzako zein oinezkoentzako itxita egongo da, goizeko 08:00etatik 16:30era bitartean.

Hori dela eta, Alde Zaharretik igarotzen den trafikoa desbideratu beharko dute, behin behinean. Autoak Angeles Sorazu kaletik igoko dira Foruen plazara, eta Arritokieta kaletik gora eginda helduko dira San Jose kalera. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide