Martxoaren 8a antolatzeko bilera irekia egingo dute ostegunean

Maddi Txintxurreta 2026ko otsailaren 10a

Zumaiako Emakumeon Etxea.

Zumaiako Mugimendu Feministak martxoaren 8ko mobilizazio eguna antolatzeko bilera deitu du ostegun arratsalderako.

Emakumeen Nazioarteko Eguna antolatzeko bilera irekia deitu du Zumaiako Mugimendu Feministak. Martxoaren 8an antolatu daitezkeen ekimenen proposamenak bildu nahi dituzte. Bilera ostegunean izango da, hilak 12, 18:30ean Emakumeon Etxean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide