Azken aldian errioan hondoratuta zegoen itsasontzia atera dute azken egunetan lehorrera. Txikituta atera dute ontzia uretatik. Ontzi hori denbora batean ibaiaren erriberan egon zen amarratuta, Zubiberritik gertu. Utzita, lehenbizi irauli egin zen, eta azken asteotan hondoratuta egon da Urolako uretan.