Pailazoen emanaldia izango dute bihar arratsaldean Zumaiena ikastolan

Juan Luis Romatet 2026ko otsailaren 11

Zumaienan egiten duten pailazo ikuskizuneko artxiboko irudia. (Zumaiena Ikastola)

Ikastola bertako ikasleek sortutako ikuskizuna taularatuko dute bihar, inauteriei hasiera emanaz. Saioa irekia da herritar ororentzat, eta sarrera doan izango da. 

Aurreko urteetan bezala, pailazoen ikuskizunak emango die hasiera Zumaiena ikastolako inauteriei. DBH-ko ikasleek, Zein bereziak garen izeneko ikuskizuna eskainiko dute Zumaiena Ikastolako aretoan.

Istorio eta abesti berriekin osatutako ekitaldia irekia eta doakoa izango da, eta 17:00etan hasiko da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide