Inauteriak 2026

Inauterietan murgiltzeko prest da Zumaia

Maria Maya Manterola 2026ko otsailaren 11

2023ko Astinduren kalejirako irudi bat. (Onintza Lete Arrieta)

Bihartik hasita eta astelehenera bitarte, jarduera ugari izango da herrian inauterien bueltan. Urtero legez, mozorro lehiaketez, kalejirez, txarangaz nahiz beste zenbait ekitaldiz gozatu ahal izango dute herritarrek.

Herriko eragileekin batera, bost eguneko egitaraua antolatu du udalak aurten inauterien bueltan. Bihar hasiko da mozorroen festa, Zumaiena aretoan DBHko ikasleek eskainiko duten ikuskizunarekin, eta gero, urteroko kalejira egingo du Musika Eskolak, ZUMBen laguntzarekin. 

Ostiraletik aurrera, berriz, ikastetxeen eta Astinduren kalejirez, txarangaz, mozorro lehiaketaz eta beste zenbait jardueraz gozatu ahal izango dute herritarrek. 

Hona hemen inauterietako egunetako egitaraua, osorik:

Inauteriak Zumaian

Otsailak 12, osteguna

17:00. DBHko ikasleen pailazo ikuskizuna Zumaiena aretoan: Zein bereziak garen!

18:30. Komentuan hasita Musika Eskola eta ZUMB-Musika Bandaren Inauterietako kalejira: Lau urtaroak.

Otsailak 13, ostirala

Eguerdian eta arratsaldean, herriko ikastetxeen kalejirak.

Otsailak 14,  larunbata

12:00. Eusebio Gurrutxaga plaza, Astindu dantza elkartearen dantza kalejira.

12:00-14:00. Kofradiako plazan hasita, familian Zumai txaranga salto eta dantza! herriko kaleetan zehar.

17:00. Eusebio Gurrutxaga plazan, inauterietako mozorro festa.

18:00. Eusebio Gurrutxaga plazan, haurren mozorro lehiaketa.

18:30. Herriko kaleetan zehar, kalejira Hamarru elektrotxarangarekin.

18:30-21:00. Oxford aretoan, argazki txokoa.

22:00. Kofradiako plazan, diskoteka.

Otsailak 15, igandea

12:00-15:00. Aitzuritik hasita, Beti Jai Fanfarrearen kalejira herriko kaleetan zehar.

17:00. Aita Mari aretoann, zine emanaldia: Los exploradores.

Mozorro lehiaketak               

Haurren lehiaketa

18:00etan Eusebio Gurrutxaga plazan.

  • Hiru sari: banaka/bikote onena,  taldeka 1-8 urte, taldeka 9-16 urte
  • Izen-ematea 17:00etan, plazan bertan.
  • Lehiaketarako musika berezi bat eskatu nahi bada, izen-ematean ekarri beharko da.

Heldu eta gazteen lehiaketa (16+ urte).

18:30-21:00. Argazki Txokoan.

  • Herritarren sariak (banakakoa edo bikotea 80 euro eta taldea 200 euro, Gertu elkartearen eskutik).

Otsailak 16, astelehena

15:00 eta 17:30.  Zumaiena aretoan,  Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoen ikuskizuna: Zerua lapurtu digute.

17:00-19:30. Ludotekan, inauterietako festa LH4-6 bitarteko haurrentzat.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide