'Father mother sister brother' pelikula estatubatuarra emango dute gaur zineforumean

Maddi Txintxurreta

Ikusi gabe denbora bat daramaten familia bateko kideen elkartzea kontatzen duen Father mother sister filma emango du gaur Ostarrena zine klub taldeak. 19:00etan hasiko da emanaldia, Aita Marin.

Ikusi gabe denbora bat daramaten familia bateko kideen elkartzea kontatzen duen Father mother sister film estatubatuarra emango du gaur, osteguna, Ostarrena zine klub taldeak zineforum saioan. Jim Jarmuschek zuzendutako filma 19:00etan emango dute Aita Mari aretoan. Sarrerak aretoko leihatilan izango dira salgai. 

Jarmuschen pelikulak hiru istorio kontatzen ditu, baina familia bateko kideen elkartzean gertatzen dira guztiak ere. Urteak ikusi gabe daramaten anai-arrebek konpondu gabe dituzten tentsioei aurre egin beharko diete, eta emozionalki urruti kokatzen diren gurasoekin duten harremana berraztertuko dute. Hiru istorioak herrialde desberdinetan gertatzen dira: Father Estatu Batuetan, Mother Dublinen eta Sister brother Parisen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide