Mural tailerra antolatuko dute Gaztetxolak eta Emakumeon Etxeak elkarlanean

Juan Luis Romatet 2026ko otsailaren 12a

Maider Leturiaga, tailerreko dinamizatzaileetako bat. (Intza Trula)

11 eta 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako jarduera izango da, eta otsailaren 27an egingo dute, arratsaldean, Gaztetxolan. Maider Leturiaga eta Esti Unanuek dinamizatuko dute tailerra. 

Muralen inguruko tailerra antolatu dute Gaztetxolak eta Zumaiako Emakumeon Etxeak, elkarlanean. Jarduera 11 eta 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta dago, eta otsailaren 27an, ostirala, 17:00etan egingo dute Gernika parke alboan dagoen Gaztetxolan. Tailerraren dinamizatzaileak Maider Leturiaga eta Esti Unanue izango dira. 

Jardueraren antolatzaileek aditzera eman dutenez, Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna hartuko dute testuinguru bezala, eta teknika eta material desberdinekin muralak egiten ikasiko dute. "Taldean sortzeko espazioa izango da, eta tailerraren amaieran denon artean egindako muralak herriko txoko desberdinetan jarriko ditugu, gure ahotsak eta mezuak kalera ateratzeko", gaineratu dute.

Jarduera horretan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da, Gaztetxolan (gaztegunezumaia@gmail.com), edo Zumaiako Emakumeon Etxean (info@zumaiakoemakumeonetxea.eus). Izena emateko azken eguna otsailaren 24a izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide