Saria jaso du inauterietako kartel lehiaketa irabazi duen Monica Rubio Ortegak

Juan Luis Romatet 2026ko otsailaren 12a

Monica Rubio Ortega, ezkerrean, Marina Bidasoro zinegotziarekin. (Utzitakoa)

Zumaiako inauterietako kartel lehiaketa irabazi duen Monica Rubio Ortegak, eta gaur jaso du saria Marina Bidasoro zinegotziaren eskutik.

Zumaiako Musika eta Dantza Eskolaren kalejira eta jaialdiak emango diete hasiera Zumaiako inauteriei. Jaien programa iragartzeko erabili duten irudia aukeratzeko kartel lehiaketa antolatu dute aurten ere, eta aurkeztutako lanen artean Monica Rubio Ortegaren hautatu dute. Irudiaren egileak gaur jaso du saria Marina Bidasoro zinegotziaren eskutik. 

Lehiaketara aurkeztutako lanak Alondegiko sarreran jarri dituzte, eta han jasotako botoen bidez erabakiko da lehiaketako Herritarren saria. Astelehena bitartean eman ahal izango dira botoak, sarreran bertan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide