Olatuen ikuskizunaz gozatzeko aukera izan da Zumaian

Juan Luis Romatet 2026ko otsailaren 13a

Enegarren denboraldiaren ondorioz, tamaina handiko olatuak helduko dira datozen egunotan kostaldera. Atzo ere, olatuen ikuskizunaz liluratzeko aukera izan dute itsasertzera hurreratu ziren herritarrek.

Abixu laranja dago emanda datozen egunotarako kostaldean, denboraleak eragin ditzakeen olatuengatik. Arriskutsuak izanda ere, olatuek ikuskizun aparta eragiten dute, atzo Zumaian ikusi ahal izan zen bezala. Paol muturreko barrak lehenbizi, eta Orroagak jarraian, olatuen erasoak jasan zituzten, naturak eskaini dezakeen ikuskizunik ederrenetakoan. 

Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide