Inauteriak 2026

Inauterietako Argazki Txokoa izango da bihar Oxford aretoan

Maria Maya Manterola 2026ko otsailaren 13a

2024ko Argazki Txokoko irudi bat. (Guka)

Banakako edo bikotekako mozorro onenak 80 euroko bonoa eskuratuko du; taldekako onenak, 200 euroko erosketa txartela. Parte hartzeko, nahikoa izango da Oxford aretoko Argazki Txokora bertaratzea.

Inauterietan urtero legez, Argazki Txokoa izango da bihar. Alondegiko Oxford aretoa 18:30etik aurrera izango da zabalik, eta bertaratzen direnek helduen mozorro lehiaketan parte hartuko dute zuzenean. Irudi horiek astelehenetik aurrera zumaiaguka.eus webgunean ikusi eta bozkatu ahal izango dituzte herritarrek. 

Erabiltzaileek gogokoen dituzten mozorroak hautatzeko aukera izango dute ostegun gauerdira arte. Ostiralean jakingo da zein diren saridunak. Banakako edo bikotekako mozorro onenak Gertu elkarteak emandako 80 euroko erosketa txartela irabaziko du; taldekako onenak, berriz, 200 euroko erosketa txartela, hori ere Gertu elkarteak emandakoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide