Zumaiako Beheko plaza erretiratu eta pentsiodunen elkarteak Siziliara (Italia) bidaia antolatu du bazkideentzat, 2026ko ekainaren 10etik 17ra. Parte hartzeko interesa dutenek Hogarreko bulegoan eman dezakete izena bihartik aurrera, 11:00etatik 12:00ak arteko ordutegian.
Ekainaren 10ean autobusez abiatuko dira Zumaiatik Bordelera, eta handik hegazkina hartuko dute Italiako uhartearen hiriburura, Palermora. Berdin egingo dute itzulera, ekainaren 17an.
Besteak beste, Aci Castello, Etna, Taormina, Siracusa, Marsala, Monreale eta Palermo ezagutzeko aukera izango dute Beheko plaza elkarteko bazkideek. Jubilatuen etxeko iragarki taulan aurki daiteke bidaiaren inguruko informazio zabalagoa.