Itxas Gain taldeko piraguistek bihar jokatuko dute denboraldiko lehenengo txapelketa. Plentzian (Bizkaia) dute hitzordua Zumaiako kideek, eta Bizkaiko Neguko Txapelketa izango dute jokoan.
Orotara, etxeko klubeko hogei kide inguru lehiatuko dira bertan, kadete, jubenil, 23 urtez azpiko, senior eta beterano mailetakoak. 5.000 metroko lana egin beharko dute Plentziako uretan, hain zuzen ere.
Gaurkoa, bertan behera
Ordea, Itxas Gainek gaur jokatu behar zuen denboraldiko lehen txapelketa, Gipuzkoako Txapelketa. Klubak jakitera eman duenez, bertan behera utzi dute Donostian jokatzekoa zen jardunaldia, eguraldi txarraren ondorioz. Hitzordu hori atzeratu egin dute, eta martxoaren 1ean jokatuko dute, Donostian bertan.