Porrotx eta Marimotots zumaiarrengana zuzendu dira, eta bideoa bat zabaldu dute herritarrak asteleheneko ikuskizunera gonbidatuz. Hain justu ere, Zerua lapurtu digute emanaldia eskainiko dute Zumaiena aretoan, 17:00etan, Pupu eta Lore ere alboan dituztela.
Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore arduratuta daude, ez baitute izarrik ikusten zeruan. Zer gertatu da zeruarekin? Lapurtu egin al digute? Birtxi farozainaren laguntzaz urdin infinitura abiatu dira izarren bila… unibertsoaren sekretuak ezagutzera, urrunera begiratuz barrura begiratzeko!
Interesa dutenek ondorengo lotura honetan eskura ditzakete emanaldirako sarrerak.