Mozorro dotoreak soinean, festa giro aparta sortu dute Zumaienako ikasleek

Intza Trula 2026ko otsailaren 14a

Eguraldi txarraren ondorioz, Zumaiena ikastolak kiroldegiko kantxan eskaini zuen atzo inauterietako emanaldia.

Eguraldi makurra izan zen nagusi atzoko egunez, eta ia arratsalde osoan zehar gogotik egin zuen euria. Ordea, horrek ez zuen Zumaiena ikastolako kideen plana zapuztu, eta aurrera egin zuten inauterietako festekin.

Hala, herri txiki eta auzoetako festak gaia oinarri hartuta, kiroldegiko kantxan eskaini zuen emanaldia, aterpean. Guraso ugari bildu zen bertan, ikuskizunaz gozatzeko. Eskuz egindako mozorro dotore-dotoreekin azaldu ziren ikasle zein irakasleak, koloretsuak bezain originalak guztiak.

(Argazkiak: utzitakoak)

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide