Inauteriak 2026

Mozorro festa eta lehiaketa lekualdatu egin dituzte eguraldiagatik

Aiora Arriola 2026ko otsailaren 14a

2023ko inauterietako irudi bat. (Onintza Lete Arrieta)

Eusebio Gurrutxaga plazan egitekoak ziren mozorro festa eta haurren lehiaketa Komentuko kaperan egingo dituzte arratsaldean, eguraldi txarra dela-eta.

Eguraldi txarra da gaurko protagonista, baina hori ez da aitzakia zumaiarrentzat inauteriak ospatzen jarraitzeko. Hortaz, arratsaldean Eusebio Gurrutxaga plazan egitea aurreikusita zeuden mozorro festak Komentuko kaperan egingo dituzte, aterpea babeslekutzat hartuta.

17:00etan mozorro festa egingo dute, eta 18:00etan, aldiz, haurren mozorro lehiaketa. Gero segituko du festak kalean, baita Oxforden ere, argazki txokoa izango baita han. Musikak ere izango du bere lekua mozorroen artean.

Hemen gaurko egitaraua:

Otsailak 14,  larunbata

12:00. Eusebio Gurrutxaga plaza, Astindu dantza elkartearen dantza kalejira.

12:00-14:00. Kofradiako plazan hasita, familian Zumai txaranga salto eta dantza! herriko kaleetan zehar.

17:00. Komentuko kaperan, inauterietako mozorro festa.

18:00. Komentuko kaperan, haurren mozorro lehiaketa.

18:30. Herriko kaleetan zehar, kalejira Hamarru elektrotxarangarekin.

18:30-21:00. Oxford aretoan, argazki txokoa.

22:00. Kofradiako plazan, diskoteka.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide