Itzurun hondartzako sarbide batera harriak erori dira, eta bidea ixtea erabaki du Udaltzaingoak

Intza Trula 2026ko otsailaren 15a

Harriak Itzurun hondartzako eskailera batean. (Miriam Romatet)

Eguraldi kaskarraren ondorioz, zenbait harri eta lurra erori ziren atzo ezker aldeko eskaileretara. Bidea garbitu arte itxita egongo da sarbide hori, baina gainerakoak erabil daitezke.

Atzoko euriteek eta haizeak eragina izan dute Itzurun hondartzara heltzeko sarbideetako batean. Zehazki, ezker aldeko eskaileretara zenbait harri eta lurra erori ziren, eta sarbide hori ixtea erabaki du Udaltzaingoak, "herritarren segurtasuna bermatzeko".

Udaltzaingoak jakitera eman duenez, bidea itxita egongo da eremua garbitu arte; hala eta guztiz ere, hondartzara jaisteko dauden gainerako bideak zabalik daudela adierazi du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide