Datorren astean amaituko da hondartzetako kantinak kudeatzeko zerbitzuen lizitazio epea

Maddi Txintxurreta

Santiago hondartzako Portutxiki kantina.

Datorren astean amaituko da Santiago hondartzako Portutxiki nahiz Itzurungo Itzuruntxiki kantinak kudeatzeko zerbitzuen lizitazio epea. Kontratu horiekin, bi hondartzetako kantina zerbitzuaren kudeaketa bermatu nahi du udalak.

Datorren astean amaituko da Santiago hondartzako Portutxiki nahiz Itzurungo Itzuruntxiki kantinak kudeatzeko proposamenak aurkezteko epea. Interesdunek otsailaren 24ra arte izango dute Itzurungo kantinarako proposamenak aurkezteko aukera, eta hilaren 26ra arte, berriz, Santiago hondartzako kantinari dagozkionak.

Udalak adierazi duenez, kontratu horiekin bi hondartzetako kantina zerbitzuaren kudeaketa bermatu nahi du.

Udalak prozedura irekiaren bidez egingo ditu kontratazioak, eta ohiko izapidez. Kontratatzailearen profilean aurki daiteke Portutxiki zein Itzuruntxiki kantinei dagokien lizitazioei buruzko informazio gehiago.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide