Udalekuetarako begiraleen eta koordinatzaileen hautaketa prozesua abiatu du udalak

Maddi Txintxurreta

Hainbat lagun, iazko udaleku irekietan parte hartzen. (Utzitakoa)

Udaleku irekietan lan egiteko interesa dutenek martxoaren 10era bitartean eman dezakete izena, udaletxean edo telematikoki.

Aurtengo udaleku irekietan lan egingo duten begiraleak eta koordinatzaileak kontratatzeko hautaketa prozesua abiatu du Zumaiako Udalak, eta interesdunek martxoaren 10a baino lehen eman beharko dute izena udaletxean edo telematikoki, udaleko egoitza elektronikoaren bidez.

Udalak jakinarazi duenez, eskabide orria posta bulego batean aurkeztekotan, gutun-azal ireki batean eraman behar da. Modu horretara, postetxeko enplegatuak data eta zigilua jarriko dio gutun-azalari. Soilik horrela ulertuko da eskabidea deialdiak zehazten duen epeetan egin dela.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide