Sara Uribe-Etxeberriak poesia errezitaldia eskainiko du gaur Emakumeon Etxean

Maddi Txintxurreta

Sara Uribe-Etxeberria. (Arnaitz Rubio Aprea)

Sara Uribe-Etxeberria Zumaiako poetak Kuntzak eta kerak laneko poemen errezitaldia eskainiko du gaur, 18:30ean, Emakumeon Etxean.

Pasa den abenduan Kuntzak eta kerak izeneko poema bilduma aurkeztu zuen Sara Uribe-Etxeberria Atxurra zumaiarrak, eta gaur liburu horretako poemen errezitaldia eskainiko du Emakumeon Etxean, 18:30etik aurrera.

Neska gazte baten begiradarekin aztertutako gatazka sozial, pertsonal eta existentziala lantzen ditu zumaiarrak Kuntzak eta kerak lanean. Identitatearen bilaketa bat kontatzen du liburuak, eta bidean, saretzeaz, deserosotasunez, beldurrez eta hezurrez ari da egilea. Balea zuria etxeak argitaratutako poema bilduma horrekin VIII. Donostia Kultura poesia lehiaketa irabazi zuen Uribe-Etxeberriak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide