'Marty Supreme' filma emango dute Aita Marin datozen egunetan

Maddi Txintxurreta

Gaurtik astelehenera, Marty Supreme komedia dramatikoa eskainiko dute Aita Mari aretoan.

Asteburu honetan Marty Supreme filma ikusteko aukera egongo da Aita Mari zinema aretoan. Josh Safdiek zuzendutako pelikulak fikziora dakar Marty Reisman Estatu Batuetako ping-pong jokalariaren istorioa.

Umorea eta drama nahasten dituen filmaren kontakizuna 1950eko hamarkadan kokatzen da. Marty Mauser pelikulako protagonistak neurrigabeko anbizioarekin jokatzen du mahai-tenisean, eta edozertarako prest dago bere ametsa betetzeko. Carol Dunne aktore entzutetsuaren laguntzarekin, bere handitasuna erakutsiko dio mundu osoari.

Filma gaurtik astelehenera bitartean emango dute Aita Mari aretoan, 19:30ean, eta sarrerak aurrez erosi ahal izango dira, hemen

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide