Correscales 800 kilometroko errelebo-lasterketak Bilbo eta Bartzelona lotu zituen. Gipuzkoatik, Nafarroatik, Aragoitik eta, azkenik, Kataluniatik pasatu zen. Ekimenaren bidez, 150.000 euro lortu nahi zituzten Telefonican azpikontratatutako langileentzat, une horretan bi hilabete baino gehiago baitzeramatzaten greba mugagabean. Horretarako, crowdfunding kanpaina bat jarri zuten martxan Espainiako Estatuan.

Korrikalariek, hemengo Korrikan bezala, telefono baten itxura zuen lekukoa eraman zuten, eta testigu horrek euskara, katalanez zein gazteleraz idatzitako testu bat zeraman barruan. Prekarietatearen aurka, Contra la precarietat eta Contra la precariedad esaldiak zituen idatzita.
Gaur, hilak 19, hamar urte bete dira Correscales Zumaiatik igaro zenetik.