Euskal ligako taldea galtzaile, Gipuzkoako ligakoa irabazle

Juan Luis Romatet 2026ko otsailaren 17a

Kbi jokalaria, artxiboko irudian. (Utzitakoa)

Garaipena eta porrota ezagutu dituzte Kbi xake klubeko taldeek pasa den asteburuan jokatutako norgehiagokatan.

Euskal eta Gipuzkoako xake ligetako seigarren jardunaldiko partidak jokatu zituzten pasa den larunbatean. Zumaiako Kbi xake klubeko bi taldeek etxean jokatu zuten aurreko zapatuan. 

Euskal Ligako Kbi A taldeak ez zuen egunik onena izan, eta 1 eta 3 emaitzarekin galdu zuen Laudio xake taldearen aurka. Oier Sarasketa, Juan D. Becerra, Aimar Alvarez eta Xabier Aranzabal aritu ziren jardunaldi honetan zumaiarren aldetik. Jardunaldi honen ondoren, laugarren postuan jarraitzen du taldeak.

Gipuzkoako Ligako bigarren maila jokatzen ari den Kbi B taldeak, bere aldetik, garaipena erdietsi zuen sailkapeneko lider zegoen Astigarraga B-ren aurka, 2,5-1,5 emaitzarekin. Fermin Lauroba, Miguel Angel Aguado, Iñaki Arrieta eta Andoni Harys Palawo izan ziren Kbi Bren partetik aritu ziren jokalariak. Sei jardunaldi jokatuta, lider da Kbi B, Astigarraga B-rekin 14,5 puntutara berdinduta. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide